Mugitzen hasi eta onurak sentitu!

Jatorria eta trebetasun maila edozein dela ere, akroyoga eta mugimendua interesatuta dagoen edonori hurbildu nahi diogu.

april, 2024

Zer eskeintzen dugu?

Hiru urte baino gehiago akroyoga eta mugimendua irakasten ibili ondoren eta irasle ziurtatuak izanda, ondorengo hauekin lagun diezazukegu.

Asteroko klaseak

Asteroko klaseak eskeintzen ditugu bai Gasteizen baita online ere. Maila eta ordutegi desberdineko hainbat klase dauzkagu. Ingurukoa bazara edo hemendik egun batzuk besterik egongo ez bazara ere, klaseen eskaintza osoa, prezioak, ordutegiak, etab. hemen ikus ditzakezu.

Klase pribatuak

Zure praktika sakondu nahi baduzu edo ez daukazu ideiarik ere nundik hasi baina ez duzu asteroko klaseetara joan nahi, klase pribatua(k) hartzeko aukera daukazu. Klase pribatuek azkarrago ikasi eta oinarriak lortzeko eta sakontzeko aukera ematen dizute.

Tailerrak

Egun bateko edo bi egunetako tailerrak eskeintzen ditugu zeintzuk talde desberdinetara egokitu daitezkeen. Gai zehatzenetatik orokorrago eta oinarrizkoak diren gaietaraino. Tailerraren luzera beharren arabera moldatu egingo da, gai bakoitzean sakondu nahi denaren arabera.

Akroyoga eta bidaien erretiroak

Gure bi pasioak elkartu egin ditugu: Akroyoga eta Bidaiak, eta Akroyoga eta Bidai erretiroak sortu ditugu. Erretiro hauetan, talde txiki batekin herrialde interesgarri batera joango gara non haien kulturarengandik ikasteaz gain, lekuarekin erlazionatutako jarduera interesgarriak egingo ditugu. Eta noski, taldearen mailaren arabera, akroyoga tailerrak ere egongo dira erretiroaren barne.

Urrutiko entrenamenduak

Gurekin ikasteko gogoa daukazu baina ez zara gugandik hurbil bizi? Ez kezkatu! Zertan zentratu nahi duzun esan diezagukezu eta alhokuak, bideoak etabar bidaliko dizkizugu zure helburuak lortu ditzazun. Nahi izan ezkero, aldizkako bideo-deiak programatu ditzakegu zuzenean aholkuak emateko eta ahalik eta laguntza pertsonalizatuena eskaintzeko.

Ikuskizuna

Oraintxe bertan 5 minututako akroyoga ikuskizun bat daukagu prest. Ikuskizuna edozein gertaera eta ikuslerentzat da egokia, behar dugun bakarra 4 x 4 metroko oztoporik gabeko zorua eta 3 metroko altuera minimoko sabaia da.

Acroyoga In Los Angeles Arts District

Kaixo, Maialen eta Aitor gara

Edonork trebetasun maila, jatorria eta adina dena delakoa izanda akroyoga egin dezakeela sinisten duten bi akroyogi.

Akroyoga eta Mogimendu irakasleak gara eta Wandering Whale web-orria, bloga eta instagramaren atzean daudenak. Akroyoga klase eta tailerrak 200 ikasle baino gehiagori eman dizkiegu azken 3 urteetan zehar eta 1.500 pertsonei eragiten diegu hilabetero gure lanarekin. Akroyoga irakastea maite dugu, baita ikasleei haien mugimendu eta osasun helburuak betetzen laguntzea, haien erosotasun gunetik atera eta hazten laguntzea.

Besteak hazten laguntzeaz gain, akroyoga gu geu indibidualki eta bikote gisa hazteko trena moduan erabiltzen dugu. 2019an adibidez, +3.000 ikusleren aurrean, gure akroyoga ikuskizuna antzeztu genuen, aldi berean beldurgarri eta abersagarria izan zena!

X